XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Itxasoa bare-bare ageri da ta estropa egokia izango dalakoan dago jendea.

Arraunlariak gertu daudez ta beren treñeruekin batea ta bestera dabiltz ordu zai.

Gaur dute azkena.

Aurreko igandean, lenengo txandan, Donosti'k, Getari'k ta Ondarrabi'k eman zuten asiera ta berealaxe menderatu zuten Getari, bañan Donosti'k ta Ondarrabi'k gudu latza izan zuten naizta Donosti'arrak aurretik eldu.

Bigarren txandan Orio'k, Zarautz'ek ta Zumaia'k ekin zioten ta lenengo arraunketatik nabaitu zan Orio'tarrak aldi onetan jabe zirala ta amaitzean ikusi zan danen buru zala amaika segundo gutxiagoan egiñik bere joan-etorria.

Bigarren estropearen berri zerbait eman dezagun orain.

Getari'k, Zarautz'ek ta Zumaiak eman diote gaur asiera lengo igande antzera bukaturik: Getari lenengo, Zumaia gero ta Zarautz azkena.

Orio, Ondarrabi ta donosti dituzu oraingoan.

Eldu da garaia ta arraunlariak beren margozko alkandorakin erne dagoz.

Pare-parean jarriak dituzu.

Urduri gizataldeak, arraunlari ta jokalariak batez ere.

Laixter irtengo dira, keñuaren zai dagoz.

Ara! asi dira.

Ori kementasuna, Ori txanpa!....

Lenengo arraunketa estua zerbait lasaitu dute.

Alkarren parean gutxi-gora-bera Aquarium aldera inguratu dira; ango ixkanbilla ta deadarrak.

Ekin!, Jo!, Ori dek eta!....

Au urduritasuna! Jendearen geldik egon eziña!.

Bata besteari bere iritzia azaldu naia!.

Aruzkoa oker ziak!... Donosti'arrak lau segundo baietz Ondarrabi'tarrari!... Ezetz!... Baietz!... Orio aurretik ezetz!.......

Ziaboga ingurura eldu ta, pixkat zabaldu dira; aurrelariak eldu dio bere arraun luzeari ezpalian, baita besteak ere, ekin ta ekin alik eta azkarrena jiratzeko.

Orio pitin bat aurretik eta Ondarrabi ta Donosti albo-albotik.

Zuzendu dira ta ba'datoz, oker aundi gaberik, or nunbait, danak batean.

Jendeari kezka ta larritasuna pizten asi zaio.

Nor iritxiko ote da aurretik?...

Zergaitik Donosti`arrak geiago joko ez ote dute?....

Zergaitik Ondarrabi'tarrak ugiñak aiñ ederki artu?...

Orio'tarrak berrogei ta bat, Ondarrabi'tarrak berrogei ta bi arraunkada.......

Inguratzen ari dira, Ia gazteak!...

Jo ta ebaki!...

Zuena dek eta!...

Eutsi!...

Irurak alkarren leian datoz.

Batek jo besteak ere bai, bat aurrera bestea ere bai.

Gauza estua dator emen.

Atzetik datoz ontziak ekin ta ekin txistuari beren erritarrak bizkortzen, gero ta estuago gero ta larriago.

Orio aurreratu zaie ta Ondarrabi ere Donosti alde batera uzten ari da.

Jendea deadarrez ta ojuka.

Alde guzietan zarata ta ixkanbila.

Larritasun kezka jokatu dutenak.

An dira izatekoak!.

Emaiok...

Jo zak! kiyuena...

Ara!... Amaitu da!.

Orio lendabizi, Ondarrabi bigarren ta Donosti irugarren.

Denak jaso ditute arraunak baño ez luzaroan, ler egin da, atxituta baidaude.

Ez irabazlerik eta ez garaiturik ez da; oinbeste bide ondoren orko sei, zazpi edo amabi segundon gora berak ez du alde aundirik.

Batzuen poza besteren kezka, batzuen parra besteren negarra, batek irabazi dualako besteak galdu dualako.

Auxe izaten da estroparen auzia beste jokoen gisa ta emendik igarri gure esaera zarraren arrazoia: Jokua ezta errenta, obia ollua erreta.